XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ikurriña dela eta ez dela, makina tirabira Iruran.Joan zen igandean amaitu ziren Irurako jaiak.
Tolosaldean kokatutako herrixka honetan, beste herri askotan bezala, ikurriñari buruzko eztabaidak zorrotzak izan dira.
Kasu hauetan ohi den bezala, HBko bi zinegotziek eta Irurako HBko bultzataldeak ikurriñaz tratatzeko udalbatzarre berezia eskatu zioten PNVko alkateari.
Egin zen batzarrean, PNVkoek
Dena dela, HBko bi zinegotziek ikurriña jarriko zutela jakin erazi zuten.
Eraberean, 27an
HBko zinegotziek PNVko udalkideei ikurriñari emaniko ezetza honen arrazoia eskatu zieten.
Ez zuten ordea jelkideek erantzun argi eta zehatzik eman.
Alkateak zera esan zuen, bere etxean berrogei urtez eduki duela ikurriña jarria.
Baionan gertatutako hilketak zirela eta, HBkoek, gazteek eta herriko
Gai honetaz alkatearen eta alkate ordekoaren eritzia jakin nahi izan zuten, bainan ez zuten lortu, alkatea ez aurkitzean eta bere ordekoak gai honetaz ez zuela ezer jakin nahi erantzun bait zien.
Beraz, HBkoek ikurriña jaien hasieran ipini zuten eta bertan egon zen bi egunez.
Eta nor eta alkatea izan zen herriko bandera ikurriñaren ondoan jarri zuena, nahiz eta bere taldekoek banderarik jarriko ez zela erabaki.
HBkoek portaera hau salatu zuten, ez bait zuten onartzen ikurriña bakarrik ipintzeko gauza izan ez zen alkate eta taldeak besteek ipinitako ikurriñaz baliatzea.
Bi egun udaleko balkoian egon ondoren, goardiek ikurriña kendu zuten, bainan Irurako jaiak behar bezala amaitu ziren, azken hiru egunetan beste ikurrin berri bat egon bait zen balkoian, aurtengo festak bukatu arte.